bidai konakizuna
ASTURIAS ALDERA BIDAIA
Nire aitona, osaba eta ni, Asturias aldera joan ginen ostiral batean hiruzpalau egunerako. Hara joan eta hurrengo egunean, larunbatean; Potes herrian, guk lo egin genuen herrian, urtero egiten zen ganadu feria zegoen. Bereziki feriara joan ginen behi pare bat erosteko asmotan eta hala izan zen. Arratsalde hartan, bazkaldu eta gerora ganaduzalearekin tratua egitera joan ginen eta aitonak berarekin hitz egin zuen: ze behi gustatzen zitzaion, beraren ustez zein ote zen lasaiagoa… Ganaduzaleak berandu zebilela esan zion eta helbide bat eman zion, helbide hori bere ganadutegikoa zen. Aitonak osabari esan zion hara joan behar genuela hurrengo egunean. Orduan, herritik bueltatxo bat eman eta zortziak aldera, hotelera joan ginen afaldu eta lotara hurrengo goizean goiz jaiki behar baitzen.
Hurrengo goizean bostak aldera jaiki ginen gosaldu maletak prestatu eta ganadutegi aldera abiatzeko. Gosaldu ondoren kotxea hartu genuen segidan eta ganadutegia zegoen herrira joan ginen, ordubetera zegoen herria, Ribadesella izena zuen eta hango mendietan zeukan berak ganadua. Berarekin elkartu eta ikuilu aldera joan ginen, aitonaren gustoko behiak han omen zeuzkan eta. Hiruron artean ikusi eta hitz egin genuen, bi behiak genituen gustokoak oso politak zirelako gure gauzetarako. Baiezkoa eman genion eta dirua ere bertan zuen aitonak, beraz bertan ordaindu zion. Gizona bera ere gustora zegoen salmenta ona egin omen zuen aurten eta diru asko atera zuelako. Gero portearen kontua hitz egin genuen eta gizonak esan zigun handik hiru egunera han izango zela behiekin gure etxean.
Ribadesellako ganadutegitk abiatu ginen goizeko hamarrak aldera eta arratsaldeko hirutarako etxean ginen. Siesta txiki bat egin genuen hirurok eta behientzat ikuiluan tokia egin genuen. Handik hiru egunetara han azaldu zen ganaduzalea bere behi eta guzti eta behiak ikuiluan utzi eta bazkaltzera gonbidatu genuen eta baiezkoa esan zuen. Bazkaldu, Mus bat bota eta bere etxera joan zen. Guk berriz, gurean jarraitu genuen, bizitza normalean, jada oporrak bukatu baitziren!